Zergatik abiatu da GAP PROGRAMA?
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren laguntzaz, ekimen hau abiatu dugu uste dugulako gizartean aldaketa sakona eragin behar dela gure planetako oreka kontuan hartuko duen bizimodu iraunkorrago bat lortzeko. Ezin dugu baliabideak kontsumitzen jarraitu xahutze horrek etorkizunean izango dituen ondorioetan pentsatu gabe. Gizarte moderno bateko ohiturek aukera eman behar dute bizi-kalitate hobea ingurumenarekiko errespetuarekin, justizia sozialarekin eta elkartasunarekin orekatzeko. GAP PROGRAMAn parte hartzen ari diren herrialde guztietan, milaka etxek planeta hobetzen laguntzea lortu da.
Zaila da GAP programa egitea eta burutzea?
Hitz batean: ez! Etxean gauzatzeko aholku batzuk ematen ditu, oso errazak. Esaterako, bazenekien telebista “Stand by” egoeran uzteak haren elektrizitate-kontsumo osoaren % 10 dakarrela? Telebista itzaltzeko botoia sakatzen baduzu, ordea, hau guztia lortuko duzu: zure elektrizitate-fakturetan dirua aurreztea, telebistaren bizialdia luzatzea, elektrizitate-kontsumoa gutxitzea, zentral termikoen gas-igorpenak murriztea… Ekintza xumea da, baina, milaka etxetan egiten bada, eragin handia du.
Zenbat denbora beharko dut?
Oso denbora gutxi. Galdera-sorta labur bati erantzuteko eskatuko dizugu, eta gehienez ere 5 minutu beharko dituzu horretarako. Hilabete bakoitzean proposatuko dizkizugun 6 ekintzak egiteak ez dizu denbora askorik kenduko.
Zer gertatuko da GAP PROGRAMA burutzen dudanean?
Zure orrialde pertsonaletik deskargatu ahalko duzun ziurtagiri bat bidaliko dizugu eta, nahi baduzu, GAP klubean izena eman ahalko duzu. Klubeko kide egiten bazara, zure orrialde pertsonaletik zure ohiturak hobetzen jarraitzeko informazio oparoa jasotzeko aukera izango duzu, eta beste parte-hartzaileekin komunikatzeko tresnak erabili ahalko dituzu (foroak, solasguneak…).
Zer gertatuko da GAP programa egiten hasi baina bukatzen ez badut?
Programa osoa egitea gustatuko litzaiguke. Ekintzaren bat egin nahi ez baduzu, ez da ezer gertatzen, baina badakizu: aldaketa txiki bat egin ahal izateko, ahalegin txiki bat egin behar da.
Nola jakin dezaket emaitzen berri?
Zure orrialde pertsonala izango duzu, eta bertan aurkituko dituzun grafiko interesgarrien bidez beste etxe batzuetako emaitzekin alderatu ahalko dituzu zure lorpenak. Gainera, proiektuaren emaitza globalak hedabideetan iragarriko ditugu, eta beti aurkitu ahal dituzu web orri honetan.