Onurak zure etxearentzat eta planetarentzat
GAP PROGRAMAn izena ematen baduzu, zure orrialde pertsonala izango duzu, eta lau eskuliburu deskargatu ahalko dituzu hor. Eskuliburuetan energia eta ura aurrezteko ekintzak proposatuko dizkizugu, garraioaren arloko ohiturak hobetzeko aholkuak aurkituko dituzu eta erosketarik iraunkorrenak zein diren azalduko dizugu. Gainera, ekintza horien bidez lortutako emaitzak ikusi ahalko dituzu: zenbat litro ur edo kWh gutxiago kontsumitu dituzun, zenbat kilogramo CO2 gutxiago igorri dituzun atmosferara eta zenbat diru aurreztu duzun. Hori guztia dohainik eta ahalegin txikia eginez.