J. M. Uzelai

Aktibatu +

Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kostako etxeetarako Ekimen Iraunkorra

Planetaren kontserbazioan nola lagundu ikasi nahi duzu zure eguneroko ohiturak apur bat aldatuz?

Aktibatu + Programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu (Konpromisoa, parte-hartzea, ikaskuntza eta jardunbide egokiak, gure bizi-kalitatea hobetzeko eta onura pertsonalak eta kolektiboak lortzeko). Aurreztu eta onura kuantifikagarriak lortzeaz gain, sari ederrak irabazi ditzakezu.

Nork bultzatzen du?

Aktibatu + Global Action Plan delakoaren proposamen bat da, honako erakundeek sustatzen dutena: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraioaren Partzuergoa, Eroski Taldea, Energiaren Euskal Erakundea (EEE),Garbiker Sozietate Publikoa, Eusko jaurlaritza eta Metro Bilbao.
Programa hori Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat toki eta eskualdetan zehar ibiliko da, eta aurten Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kostako udalerrietan hasiko da.

Zer eskeintzen du?

Programa horren bidez, etxeei eta ikastetxeei ekimen honetan parte hartzeko aukera ematen zaie, doan eta GAPen babesarekin.

Web orri hau etxetik bertatik programan izena emateko mekanismo bat da; beraz, horren bitartez, ikasi eta praktikan jarri daiteke nola gutxitu gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina. Doakoa izango da eta hainbat eskuliburu eta galdetegi erabili ahal izango dituzu, zure etxean aurreztu eta kontsumo ohiturak aldatzeko, eta gainera, aldaketa horren bilakaera ikusi ahal izango duzu. Hori guztia eguneroko ohiturak egokituz egin daiteke.

Aktibatu + programak 4 arlo nagusitan jartzen du arreta: ura, energia, erosketa eta mugikortasuna. Gai bakoitza hiru astean lantzen da, modu praktiko eta errazean; beraz, programa osoa hiru hilabetean garatutako da, izena eman duzun egunetik hasita.

Ez galdu aukera hau

Ingurumenak eskertuko dizu, eta bai Bizkaiak eta planeta osoak ere. Gainera, etxeko aurrekontua hobetuko duzu. Eta zorte pixka batekin, programa amaitzen duzunean, sari interesgarri batzuen zozketan parte hartzeko aukera izango duzu, 2015ko azaroan, izan duzun inplikazioa eskertzeko.

Animatu eta parte hartu!

Copyright 2009 Plan de Acción Global | ERABILERA BALDINTZAK
Logotipo del Ministerio Industria Logotipo del Plan Avanza   Lifelong Learning Programme. 
El presente proyecto ha sido financiado con el apoyo de la Comisión Europea
This project has been funded with support from the European Commission Este proyecto ha sido financiado
con el apoyo de la Comisión Europea